Astigartarrek txukun hasi dute pistako denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Pistako denboraldia joan den larunbatean hasi zen, Gipuzkoako Challengearekin. 8 jardunaldiko lehiaketa da. Lehenengo lasterketa honetan, 109 txirrindularik hartu zuten parte eta tartean izan ziren Astigarragako Tomas Otermin eta Telmo Semperena kadeteak, eta Urko Semperena juniorra. Hirurak, Donosti Berriko taldekideak. Oterminek merezitako puntuak lortu zituen Danesan eta Telmo Semperenak hiru probetan puntuatu zuen. Urko Semperenak, berriz, lehenengo bi probetan lortu zuen puntuatzea, baina hirugarrengoan erorketa bat saihestearekin nahikoa izan zuen. Bigarren jardunaldia abenduaren 5ean jokatuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!