Dantza zaleek galdu ezineko hitzordua dute astelehenean. Izan ere, dantza saio irekia antolatu dute. Dantza latinoak dantzatzeko aukera izango da: cha-cha-cha, salsa, merengue, bachata... Kultur etxean izango da, 20:00etatik aurrera.
Saioa doakoa da eta dantzatzeko gogoa duten guztiei egiten diete dei: Dantzatu nahi?