Moda eta tendentzia berriak, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Ostiral Beltza antolatu zuen atzokoan Her­nanin, Beterriko Merkataritza Bule­goak, Berriak elkarteko dendekin batean. Personal shopper bat, modan aditua, azalpenak ematen aritu zen, datozen tenden­tzia eta modako arropa eta osagarrien inguruan; bitartean, Ilargi, Marna, Mau­ka, Kaixo eta Oinatz dendetako produktuekin jantzita, pasarelan desfilea egin zen.
Neska eta mutilentzako unisex arropa modan dago. Koloreetan, mostaza, burdeos burgundy edo marsala, gorria, kolore metalikoak edo lur koloreak izango dira puntakoak. Oine­takoetan, berriz,  zapata edo bota maskulinoak, plataformadunak, flekodunak izango dira tendentzia, eta baita zapatilak ere. Buruko osagarriek ere garrantzia hartuko dute: txapelek, turbanteek... Eta bu­fan­da edo ordulari haundiak ere ezingo dira fal­ta armairuan. Edozer dela ere, Hernaniko dendetan izango da beharrezkoa den hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!