Azken bilerak, Udaletxean eta Arrobitxulon

Kronika - Erredakzioa 2015eko azaroaren 28a

EH Bildu bilerak egiten ari da auzoz auzo, 2016ko Udal Aurrekontuei begira. Datorren astean izango dira azken bi bilerak. Astelehenean, udaletxeko pleno aretoan jarri dute hitzordua, Goiko plazako bizilagunentzat (19:00). Asteartean, berriz, Arrobitxulon elkartuko dira, Arrobitxulo eta Urumea Berriko bizilagunekin (19:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!