LOMCEren aurkako deialdiekin bat

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Astigarragako Herri Eskolako komunitateak LOMCEri EZ! esateko, kontzentrazioak eta kalejira musikatuak egin zituen ostegunean eta atzo. Deialdi horiekin bat egin zuen EH Bilduk ere. Halaxe adierazi dute: «Ez dugu nahi euskeraren normalizazioaren eta aniztasunaren aurka doan eta segregatzailea, uniformatzailea eta zentralizatzailea den legerik. Euskal Herrian gure hezkuntza eredua eraiki nahi dugulako: LOMCE EZ!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!