«Denon erantzuna behar da; arazoa denona da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Asteazkenean, Emakumeen­ganako Indarkeriaren Kontra­ko Nazioarteko Eguna izan zen. Beste hainbat herritan bezala, Astigarragan ere zen­bait ekintza izan ziren indar­keria matxista salatuz eta arazo honekin bukatu behar dela aldarrikatuz.
Eguerdian, kontzentrazioa eta minutu bateko isilunea egin zen Udalak deituta. Eta arra­tsaldean izan zen ekitaldi nagusia, Harituz elkarteak antolatuta. Kontzentrazioa egin zen eta horretaz gain, biolen­tzia matxistak eraildako emakume bakoitzagatik, haur patuko bat jarri zuten. Gogoratu dute 1995etik 1.378 emakume erail dituztela. Eta argi utzi dute, emakumeen­ganako in­dar­ke­riarekin bukatzeko, eran­tzun globala beharrezkoa dela; «arazoa denona baita». Ondo­ren, hitzaldia izan zen. Ema­kumeenganako indarkeria eusten duten patriarkatuaren oinarrietaz aritu ziren.

Gazte Lekuan, brotxeak
Tailerra antolatu dute gaur Gazte Lekuan (16:30). Brotxeak egingo dituzte, emakumeen­ganako indarkeriaren kontra­ko mezuak zabalduz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!