Mikel Markez kantautore ezagunak, Iparraldeko ahotsak ekarriko ditu gaurko emanaldian, Astigarragara. Hain zuzen, Aire ahizpekin osatutako elkarlan paregabeaz gozatzeko aukera izango da. Gainera, entzulearengana erraz iristen den errepertorioa aurkeztuko dute.
Iluntzeko 20:00etan hasiko da emanaldia, kultur etxean. Sarrerak bertan egongo dira salgai, emanaldia hasi baino ordubete lehenago. Prezioa, 6 euro.