Errepidean oztopoak, euriteak eraginda

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Euri asko egin zuen asteazkenean, eta zenbait traba eragin zituen Goizuetan. Arranbideko zubian, ibaia atera egin zen, eta errepidea moztuta egon zen tarte batean. Olatxoko zubian ere, gainezka egin zuen Urumeak. Eta Domina baserrian, lur zati bat erori zen, eta bidea oztopatu zuen. Moztuta egon zen, garbitu zuten bitartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!