Hiru finalerdi bihar, eskolako frontoian

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Nafarroako Txapelketan, finalerdiak jokatuko dituzte bihar, 11:30etan hasita Goizuetako eskolako frontoian, herriko sei pilotarik: kadeteetan, Aizkorbe eta Apezetxea ariko dira, Olaetxea eta Petriati arbizuarren kontra; alebinetan, Salaberriak eta Apezetxeak, Oberenako Sanchez eta Leitza izanen dituzte aurrean; eta benjaminetan, Lega­rreta eta Elizegi ariko dira, Urra eta Armendariz lodosarren kontra. Bihar bertan, Huarten jokatuko du Iker Salaberriak, Mariezkurrenarekin, Etxeberria eta Anduagaren kontra; finalerdietako joanekoa izanen da, Nafarroako jubenil txapelketan. Beste final baterako sailkatu da Salaberria bera, Lekunberriko lau t’erdikoan, Eskirozi 18-5 irabazita. Finala ostegunean izanen du, 10:30etan Labriten, Huarteko Peio Etxeberriaren kontra. Aurretik, Zaldibarren jokatuko du etzi, 18:00etan, Peñaren kontra, lau t’erdiko partidua. Eta Beñat Apezetxeak ere, aurrera egin du Zizurkilgo txapelketan, Etxe­berriarekin 18-6 irabazita, Goikoetxea eta Etxeberriari. Abenduaren 6an jokatuko du semifinala. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!