Zaldibiri irabazita, etxean berriro gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Garaipena lortu zuen Umore Onak, aurreko asteburuan, Zaldibiren kontra. 4-3 nagusitu ziren goizuetarrak etxean, Patxiren bi golekin, eta Ander eta Iñakiren gol banarekin. Aurretik joan zen Umore Ona atsedenaldira (1-0), baina asko aldatu zen partidua gero, eta 2-3 galtzen ere izan ziren. Azkenean, ordea, buelta ematea lortu zuten. Garaipen hori errepikatu nahi dute gaur, eta etxean jokatuko dute berriro: arratsaldeko 19:00etan, Legorretaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!