Azaro Kulturalaren barruan, beste bi zita izan ziren aurreko asteburuan. Ostiralean, Xalto bertso sariketa jokatu zen, eta Alazne Untxalo iturendarra izan zen txapeldun, buruz burukoan Saioa Alkaizari irabazita. Larunbatean, berriz, Leitzako Jeiki abesbatza egon zen Goizuetako Elizan, bertaratu ziren herritarrei emanaldia eskaintzeko.