Azienda, artisau eta nekazal feria, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Gaur eginen dute Goizuetan, azienda, artisau eta nekazal feria. 12garren edizioa izanen da, eta goizeko 10:00etan irekiko dute, eguerdiko 13:00etara. Denetik izanen da bertan: trikitilariak, joaregileak, sagardogileak, txurrogileak...
Bitarte horretan, gainera, bi erakustaldi eginen dituzte: ardi erakustaldia 11:00etan, eta Inaxio Perurena harrijaso­tzailearen saioa 12:30etan.
Eta Goizuetako labaderoan ere izanen da zer ikusi. Margo erakusketa paratuko du bertan, Oihana Insausti hernaniarrak, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00etara.

Ondoren, bazkaria
Bazkaltzeko ere egin dute zita, eguerdiko 14:00etan. Txartelak Amaia kafetegian daude salgai: langileek 21 euroan, ikasle eta langabetuek 18 euroan, 9 eta 16 urte artekoek 10 euroan, eta 8 urtetik beherakoek doan.

Poteoa txarangarekin, eguna bukatzeko
Bapo bazkalduta, poteoa ere eginen dute arratsaldean, 18:30etan elkartuta. Elutxa txarangak lagunduta, tabernaz taberna bukatuko dute feri eguna. 

 

XII. FERIA, gaur

10:00-13:00, Azienda, artisau eta nekazal feria: trikitilariak, joaregileak, sagardogileak, txurrogileak, sifoia, erakusketa...
11:00, Ardi erakustaldia.
12:30, Inaxio Perurenaren harrijasotzailearen erakustaldia.
14:00, Bazkaria.
18:30, Poteoa Elutxa txarangak lagunduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!