Gurpilen gainean, ikasten eta jolasean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Ereñotzuko frontoian elkartu ziren auzoko haurrak, adin guztietakoak, larunbat arratsaldean. Baina ez ziren esku hutsik joan; beraiekin eraman zituzten patinak, patineteak, bizikletak... Gurpilak dauzkan edozein tramankulu zen ona, ondo pasatzeko. Izan ere, irristaketa saioa antolatu zuten, Udazken Kulturalaren barruan, eta monitorea ere egon zen bertan. Beraz, batzuk jolasean zebiltzan bitartean, besteek patinetan ibiltzen ikasi zuten larunbatean. Behin ikasita, hurrengoan jolasean arituko dira haiek ere, gurpilen gainean! y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!