Urmenditik Etxolaberriko zubira, azken igandeko ibilaldia

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Azaroko azken igandea da bihar, eta ohitura bihurtzen ari den bezala, irteera egingo dute ereñotzuarrek. Oraingoan, Etxo­la­berriko zubira izango da mendi ibilaldia, Urmenditik.

Elkartzeko zita, 09:30etan Ereñotzuko parkean
Ugaldetxon hasiko dute ibilaldia, baina elkartzeko zita Ereñotzun jarri dute, goizeko 09:30etan parkean. Izan ere, bertatik kotxez gerturatuko dira abiapuntura, ibilbideari oinez ekiteko.
Hortik aurrera, mendian pa­sako dute goiza, eta eguerdi partean bukatuko dute buelta.

Pistatik izango da ibilbidearen zati haundiena, eta haurrekin egiteko modukoa da.

Haurrekin egiteko modukoa
Asmoa da, hilero egitea irteera bat, azken igandero, eta adin guztietako auzotarrak anima­tzea. Horregatik, haurrekin ere egiteko moduko ibilbidea aukeratu dute, erraza. Pistatik izango da, batez ere. Ugaldetxo pasa eta eskubitara aurreneko bideguru­tzea hartuta, Urmenditik, pistaz pista iritsiko dira Etxolaberriko zubi ingurura.
Oraindik bere garai zehatza argitu ez bada ere, «oso zaharra eta ederra» dela dio Urumea Arnastuzek, bere web orrian. Etxolaberriko minak eta zentrala ere, bertan daude. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!