Bost partidu jokatuko ditu asteburu honetan, Hernaniko eskubaloi taldeak. Infantil nesken B taldeak, kiroldegian jokatuko du gaur, 12:00etan, Leizaranen kontra. Bihar, berriz, benjaminek, alebinek eta infantil neskek jokatuko dute jarraian, 09:45etan hasita, kiroldegian bertan. Kanpoan ariko den bakarra, infantil mutilen taldea da: La Sallen jokatuko du, bihar 10:30etan, Saiekoren kontra.