Huts egiterik ez daukate gaur, Endika Barrenetxea hernaniarrak eta Josetxo Ezkurrak, Binakako Txapelketan. Galdu egin zuten ostegunean (39-40), eta ligaxkako azkeneko partidua dute, Ezkurra eta Endikaren kontra. Galduz gero, txapelketatik kanpo izango dira. 16:00etan hasiko da jaialdia Galarretan, eta txapelketako beste lehia bat ere izango da: Urriza eta Agirrezabala, Matxin III eta Ionen kontra.