Añorgan jokatuko dute gaur, arratsaldeko 17:45etan, Euskal Ligako neskek. Garaipena behar du Hernanik, azkeneko postuetatik urruntzeko, baina ez dute lan erraza izango; zazpigarren sailkatua da Añorga. Ohorezko Mailako mutilak, berriz, Orion ariko dira, bihar 17:30etan, Getariakoren kontra. Zubipen, ordea, ez da partidurik jokatuko, euriteak egoera kaxkarrean utzi baitzuen zelaia. y