Eskerrak emateko afaria, CD Hernaniri lagundu dioten klubei

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Afaria antolatu zuen CD Hernanik aurreko astean, eskerrak emateko Zubipe gaizki zegoenean taldeari lagundu dioten inguruko klub guztiei. Ostegunean egin zuten afaria, Peña Otaño elkartean, eta bertan izan ziren talde guztietako ordezkariak: Realeko Joseba Ibarburu, Jose Luis Agirre eta Luki Iriarte; Usurbilgo Josu; Munda­rro­ko Axier Zabaleta eta Iñaki Zabalegi; Martuteneko Carlos, Tote eta Josetxo; Oiartzungo Koldo eta Edu; eta Herna­niko Martxelo Ezponda, Xabier Iradi, Montxi Alkorta eta Gorka Etxeberria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!