Gipuzkoa Basket eta Sevillaren arteko partidura gonbidatu dute Hernaniko Saskibaloi Taldea, bihar 18:00etan, eta txikienek, infantilek, Ilunbeko kantxara sartzeko ere izango dute aukera. Atsedenaldian eta hutsarteetan, pista horretan bertan jokatuko dute.