Hernaniko kiroldegian jokatuko da, gaur arratsaldean, judoko Euskadiko Txapelketa, senior mailan. 17:00etan izango da, eta bertan egongo dira Euskadiko judoka onenak, tartean lau hernaniar: Nagore Eizagirre, Gipuzkoako senior mailako txapeldun izan ondoren, oraindik kadetea izanda ere; Imanol Rueda, Gipuzkoakoan bigarren; eta Iker Mujika eta Beñat Imaz, probintzialean hirugarren izan zirenak.