Erronka zaila dauka Hernanik bihar, Las Terrazasen, azken bi porrotei buelta emateko. Mailara igo berria da Alcobendas, baina ez horregatik ahulagoa. Are gehiago, onenen pare hasi du denboraldia, eta laugarren dago sailkapenean; besteak beste, El Salvador, Bathco eta Cisneros mendean hartuta.
Eguerdiko 12:30etan hasiko da partidua Madrilen.
Ordiziaren kontra jokatzeko, txanda aldaketa eskatuta
Datorren asteburuan, berriz, Ordiziaren kontra jokatu behar du Hernanik, etxean. Baina Landareren egoera ikusita, une honetan ez dago bertan jokatzerik, eta txanda aldaketa eskatu du taldeak; alegia, abenduaren 6koa Ordizian jokatzea, eta bigarren itzulikoa Hernanin.
Asteburu honetan, bestalde, ez dira Landaren jokatuko, tokatzen ziren hiru partiduak: Senior B taldea Logroñon ariko da, txanda aldatuta; eta kadete eta infantilek, Aieten izango dituzte bere partiduak.
Mus txapelketa, gaur
Landaren bai jokatuko dena, Tximista Mus Txapelketa izango da, gaur 16:00etan. Ordu erdi lehenago arte apuntatu daiteke, bertan: bikoteko 20 euro.