Pelota partiduak jokatuko dituzte gaur Astigarragako pelotariek. Galarreta eta Mungia jubenilak Astigarragan bertan ariko dira, 19:30etatik aurrera. Palaz ariko dira. Mutil nagusiek, berriz, Azkoitian jokatuko dute bertako taldearen kontra, 18:00etan hasita.
Bestalde, eskuz ere ariko dira. Nagusiak Eibarren aurka neurtuko dira, Astelena frontoian (19:15); eta infantilak, Arkupe izango dute aurkari, Olaberrian (19:40).