Posta bidez bozkatzeko aukera zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 27a, 01:00

Hernaniko alderdi sozialistak eta EH Bilduk jakinarazi dute irekita dagoela izenemate epea abenduaren 20ko hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko. PSE-EEren Elkano 11ko bulegoan argibideak eman­go dira abenduaren 10era arte, astelehenetik ostiralera, 11:00e­tatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. EH Bilduk ere informazioa emango du abenduaren  12ra arte, www.ehbildu.eus webgunean eta ostiralero, 18:30etatik 20:00etara Andre kalea 24an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!