Pablo Lasa artisau azokaren 36garren edizioa egingo da igandean Atsegindegin, 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. 19 eskulangilek jarriko dituzte postuak. Era berean, gazta, ogi opilak edo taloak dastatu ahal izango dira; musika ere izango da; eta baita haurrentzako tailerra, eta erakusketa berezi batzuk ere.