Biharko mobilizaziorako deia

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 27a, 01:00

Hezkuntza arloko mobilizazio egun nazionala izango da biharkoa; hainbat kalejira egingo dira, euskal hezkuntza propioa aldarrikatu eta LOMCEri ezetz esateko. Hernaniarrei dei egin zaie Donostiako Bulebarretik 17:00etan aterako den kalejirara elkarrekin joateko; 16:45etan jarri dute zita, Bretxan. Era berean, webgunean atxikimenduak biltzen ari direla jakinarazi dute: hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!