Astelehenean lau zuhaitz kenduko dituzte Atzieta kalearen bukaeran; 3 indigaztain eta algustre bat. Hori horrela, kotxeek ezingo dute kale tarte horretan aparkatu, mozketa lanak egin bitartean. Dagoeneko hesiak jarri ditu Udalak, herritarrak jakinaren gainean egoteko. Zuhaitzak «herritarren segurtasuna bermatze aldera» kenduko dituzte, «enbor oinean, ahultasun nabarmenak antzeman zaizkielako». Horien ordez, beste zuhaitz batzuk landatuko dituzte laster.