Paula Arjonak irabazi du Foru Aldundiko saria

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 27a, 01:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak kartel lehia­keta antolatu du 6 eta 18 ur­teko ikasleak kontzien­tziatzeko asmoz. Ikastetxeetan hondakinen sorrera nola murriztu zitekeen azaldu behar zuten kartelek. 

10-12 urtekoen arteko ka-te­gorian, Urumea ikasolako Paula Arjona Vaquero ikas­le­a­ren kartela saritu dute, eta atzo jaso zuen saria, Jose Igna­cio Asensio diputatuaren esku­tik.

Kartel eskematikoa, eta mezu garbia
Guztira, 150 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, 5 kategoria­tan: 6-7 urtekoena, 8-9koena, 10-12koena, 13-15ekoena eta 16-18koena.
Paula Arjonak 10-12koen kategoriakoa irabazi du, eta mentzio berezia egin zioten, partehartzaile gehien izan dituen kategoria izan baita.
Kartela «eskematikoa eta oso argia» dela aipatu zuen Asensiok. «Superposizioaren teknika ere erabili du, eta oso mezu garbiak transmititzen ditu. Guk ere erabiliko dugu kartela».
Bertan, Paula Arjonak hain­bat proposamen egin ditu hon­dakinen sorrera murriz­te­ko: hamaiketakoa tuper ba­te­an eramatea zilarrezko pape­rean bildu beharrean; edo jo­las­ga­raia­ren ondoren, denen artean ‘patruila berdea’ osatu eta patioa garbitzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!