Ostiral Beltza, desfile koloretsuak jantzia

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 27a, 01:00

Merkataritza sustatu eta joerak ezagutzeko aste berezia antolatu du Beterriko Mer­kataritza Bulegoak, eta Her­naniko dendek ere bat egin dute ekimenarekin.
Asteari gaur emango zaio amaiera, Ostiral Beltza egu­narekin: deskontu bereziak, moda desfilea, batukada... denetik izango da.

Moda eta osagarriei buruz, desfilea eta aholkuak
Gaurko ekitaldien artean, egungo moda jarraitu eta punta-puntako osagarriak zein diren jakiteko aukera izango da.
Arratsaldeko 18:30etatik 19:45etara bitartean, ahol­kuak ematen ariko da personal shopper bat, Biterin. Aholkuei laguntzeko, berriz, moda desfilea ere egingo da.

Prezio festa, dendetan
Horrez gain, egun osoan ze­har deskontu bereziak egingo dira hainbat dendatan: pre­zioak normalean baino %20 merkeagoak izan­go dira egun osoan zehar. Bestalde, erosketak egiteko aukera ere, normalean baino haun­di­a­goa izango da; hainbat denda irekita egongo dira gaueko 22:00ak arte. Horietan, pas­tak eta antzekoak ere eskai­niko dituzte, eta modu be­rezian dekoratuko dituzte.
Eguna ondo eta ospakizun gi­roan bukatzeko, berriz, den­dak itxi bitartean batu­ka­da ibiliko da kalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!