Datorren larunbatean, abenduaren 5ean, Txantxangorri elkartearen VI. Arrantza Txapelketa Soziala jokatuko da, goizeko 07:00etatik 11:00etara bitartean, Hondarribiako kai-muturrean. Izenematea irekita dago Txantxangorriko iragarki taulan bertan, eta postuen zozketa, txapelketa hasi baino 30 minutu lehenago egingo da, Hondarribian bertan.