Aldarrikapenarekin bat eginda, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 26a, 01:00

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna izan zen atzokoa, eta hainbat ekintza egin ziren herrian: Gazte Txokoan tailerrak egin zituzten, eta institutuan ere performancea egin zuten. Hala ere, herri osoa bildu zuen ekitaldia arratsaldeko kontzentrazioa izan zen. Herritar ugari bildu zen udaletxeko arkupeetan.
Matxismoak hiltzen gaitu, autodefentsa feministaz aurre egin! lelopean bildu ziren, eta hausnarketa eta lanketa bul­tzatzeko, ekintza gehiago ere izango dira.  Abenduaren 11n Zaindu maite duzun hori tailerra emango da (izenematea: her­nanikotxokofeminista@gmail.com). Eta abenduaren 15ean Qué hacer ante un caso de violencia sexis­ta hitzaldia izango da (izene­matea marijo-m@hernani.eus).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!