Abendurako sei ikastaro prestatu ditu KZ Guneak, beti bezala, doan. Ikastaro batzuk KZ Gunean bertan egitekoak izango dira, baina bi etxetik egiteko modukoak izango dira, Urruneko Formazioaren bitartez.
Izena emateko aukera
Izenemateak irekita daude kzgunea.blog.euskadi.net webgunean, tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikoan, 943 02 36 50 telefonoan, edota KZ Gunean, Biterin bertan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sare sozialak ere erabili daitezke, informazioa eskuratzeko: Facebook.com/kzguneatic edo Twitter.com/kzguneatic.
Ordenagailuak erabilgarri Ikastaroez gain, ordenagailuak erabiltzeko aukera ere ematen da, KZ Gunean.
ABENDUKO IKASTAROAK
- Oinarrizko Internet
Internet KZgunea kurtsoa: abenduaren 1etik 23ra, 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz (20 ordu teoria + 10 ordu praktika).
Erosketa seguruak Interneten: abenduaren 29an, 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz (2 ordu).
- Sare Sozialak 2.0
Sare Sozialak: abenduaren 10etik abenduaren 23ra, 11:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz (14 ordu teoria + 6 ordu praktika).
- Ofimatika - Software Librea
Ofimatika kurtsoa: abenduaren 7tik abenduaren 18ra, 09:00etatik 11:00etara, euskera (12 ordu teoria + 8 ordu praktika).
- Urruneko Formazioa
Marka pertsonala eta Linkedin: azaroaren 30etik abenduaren 16ra, gaztelaniaz.
Pinterest: abenduaren 14tik abenduaren 23ra, gaztelaniaz.