Gerakinetik 566.000 euro gehiago hainbat inbertsiotara bideratzea onartu zuen Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 26a, 01:00

Astearte Plenoan bederatzi puntu aztertu ziren guztira; bat gehitu baitzen, azken mo­mentuan. Aurreneko bi puntuetan azken hiru aktak onartu eta azaroko dekretu baten berri eman zen.

Kreditu aldaketa, jendaurrean
Hurrengo bi puntutan, Isabel Sanchez zinegotziak «urteko plangintzarako Ogasun Ba­tzor­dean planteatutako aldaketak» azaldu zituen: hainbat inber­tsi­o­tarako, emendakinetik 566.000 euro hartzea. «Etxe­berriko pro­iek­tua 2006koa zen, eta pre­zioen aktualizazioa dela eta, 220.000 euro gehituko dira. Bestalde, landa bide batzuetan izotz plakak sortzen dira, eta urak bideratu eta hori sahies­teko 61.000 euro bide­ratuko dira». Karabeleko uhol­de egoe­ra­tarako, berriz, Luis Intxauspe alkateak azaldu zuen «hitzar­menean konpromiso batzuk jasota» geratu zirela: pro­motorak ardura batzuk ditu, eta Udalak beste batzuk. «Hori horrela, kontzertazio ba­tzor­deari 265.000 euro bideratuko zaizkio, obra segidan egin ahal izateko». Azken gehikuntza, ikastetxeetako mantenura bi­deratuko da: 20.000 euro.
Isabel Perezen esanetan, «honek ez du baldintzatzen Udal aurrekontuaren egonkor­ta­suna». Onartu egin zen kre­di­tu aldaketa, PSE-EEren absten­tzi­oa­rekin eta gainontzeko al­der­di­en babesarekin. Orain, 15 egu­nez egongo da jendaurrean, ale­gazioak aurkeztu ahal izateko.

Aurrekontu partehartzaileetan 4.000 euro gehiago
Luis Intxauspek azaldu zuen Hernani Erabaki prozesuko talde eragileak proposatu zuela aurrekontu partehar­tzai­le­e­ta­ra­ko partidua pixka bat gehitzea, proposamen bat gehiago onartu ahal izateko. «Alderdi guztiek babesten dugu prozesua, eta horregatik, Plenora ekarri dugu puntu hau, batasuna iru­di­katzeko». Aho batez onartu zen 500.000 euroei 4.941 gehitzea. 

Bi adierazpen
5garren puntuan Mattin Aldaia­ri delegatutako eskudun­tzak be­rres­kuratuko zitu­ela jakinarazi zuen alkateak, «praktiko­ta­su­na­ga­tik».
Segidan, bi adierazpen ira­kurri ziren. Aurrenekoa, Herna­niko Koordinadora Feministak ira­kurri zuen, atzoko eguna­re­kin, Emakumeenganako indar­keriaren kontrako egunarekin bat egitera gonbidatzeko. Aho batez onartu zen. Ondoren, Euskeraren Egu­na­ren harira antolatutako egi­tarauaren berri eman zuen Koro Etxeberria kultura zine­gotziak, eta azaldu zuen, aurten bereziki «euskaldun berri deitu zaienak omendu» nahi izan direla. Hau ere aho batez onartu zen.

Puntu bat gehiago, eta etxebizitzen azterketari
Bukatzeko, aho batez onartu zen puntu berri bat sartzea: Elek­­-trokimika enpresen inguruan xehetasun azter­ke­ta egitea behin-betiko onartzea, ale­gaziorik izan ez delako. Hala egin zen, aho batez.
Azkenik, Orain Hernaniko Jaione Aristregik egindako gal­de­rari erantzunez, gobernu tal­deak azaldu zuen Kaleratzeak Stop taldearen zain dagoela haiek eskatutako plakak non ja­rri eta horietan zer jarri nahi den jakiteko. Bide batez, Luis In­txauspe alkateak gehitu nahi izan zuen Hernaniko etxebizitza hu­tsen azterketa egitea ere es­katu zuela Kaleratzeak Stopek, eta martxan dagoela; «azterketa nola egin aztertzen ari gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!