Podemos Hernani Ahal Dugu talde politikoak bilera irekia deitu du gaur, arratsaldeko 18:30etatik aurreran Biteri kultur etxean.
Bertan izango dira, baita ere, Nagua Alba eta Josetxo Arrieta, Podemos Euskadiko kideak; abenduaren 20ko hauteskundeetan kongresurako eta senaturako Gipuzkoako hautagaiak. Orain Hernaniko zinegotziak eta Podemos Gipuzkoako Monica Mora ere bertan izango dira. Herritarrei dei egin diete bilerara azaldu eta solasaldian parte hartzera.