Kantu edo dantza zaharren bertsio berriak gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 26a, 01:00

Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Caja­ravillek osatzen dute Igelaren Banda taldea; gitarran, baterian eta kontrabaxuan ariko dira gaur, hurrenez hurren.
Debaldeko festa diskoa aurkeztuko dute gaurkoan, 20:00e­tan hasita, Biterin. Sarrerak salgai daude 7 euroan.

Zahar-berritze lanak
Diskoa bertso doinuekin osatu dute; musika tradizionala oinarri hartuta, bertsio berriak sortu dituzte.
Hiru bazkidek, doan Biteri kultur etxeak oparitutako 3 sarrera bikoitz zozketatu ditu Dobera-Kronikak bere bazkideen artean; 428, 118 eta 071 zenbakidunak dira irabazleak. Sarrerak Biterin jaso behar dituzte, beren izenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!