Laburu eta Gaztelumendirekin afaria

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 26a, 01:00

Azaroa borobiltzeko, triki­po­te­oa eta bertso-afaria antolatu ditu Sutu Hernanik larun­baterako. Trikipoteorako arra­tsal­de­ko 19:00etan elkartuko dira, eta bertso-afaria 21:00e­tan izan­go da, Kontrakantxa Gaz­­tetxean, Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendirekin. Afa­­­ri­ta­ra­ko txartelak erosteko gaur da azken eguna, Garin, Aker, Tri­pontzi eta Oindi ta­bernetan, 15 eurotan; adin txikikoentzat, 12 eurotan. 
Igandean, berriz, Eutsi! pelikula ja­rri­ko dute, 19:00etan Gaztetxean; zine saioa doan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!