Lehengo asteburuan jokatu zen XXXI. Elkarte arteko Mus Txapelketako finala, eta Elizatxo izan zen garaile nabarmena, aurreneko bi bikoteak izan baitira elkarte horretakoak: Angel-Goñi eta Antonio-Joaquin. Hirugarren egin zuten Urmia A-ko Pako eta Agustinek, eta laugarren, Goiz Eguzki B-ko David eta Jose Mariak.