Landare urak hartu zuen atzo eguerdirako, eta itxi egin behar izan zituzten Fagollagako errepidea, Floridako tren azpiko tunela eta Portutik Urnietarako bidetxoan dagoen tren azpiko tunela. Portu eta Karabel artean ez aparkatzeko ere gomendatu zuten. Ereñotzun 2,5 metroko maila gainditu zuen ibaiak, eta alerta gorria aktibatu zen arratsaldean. Hala ere, gauerako egoera lasaitzea espero zen, eta gaur atertzera egitea.