Alerta laranjan egon arren, lasaitzera egingo du

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 25a, 16:37

Euria zarra-zarra botatzen ari da egun osoan zehar, eta, ondorioz, urak atera dira zenbait tokitan. Hala ere, Babes Zibiletik adierazi dute euri gutxiago espero dela arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta beraz, ez dutela uste egoera larria izatera iritsiko denik.

Urak aterata, Landaren eta Floridan
Oraingoz, Landareko bi errugbi zelaiak hartu ditu urak. «Alerta horiarekin ere ateratzen dira hor urak», azaldu dute Babes Zibiletik. «Zubipe, berriz, hortxe-hortxe dago». Era berean, eguerdirako itxi egin dute Floridako tren azpiko tunela, urak hartu duelako. Bestalde, Portu auzotik Urnietara dijoan bidetxoan, trenbide azpitik pasatzeko tunela ere itxi egin dute.

Hala ere, ez da espero egoerak okerrera egitea. «Fagollagan oraindik marjena badao, eta Eziagon ere bai. Portu eta Karabel auzoen arteko bidea ere ondo dago, nahiz eta 18:00ak arte bertan ez aparkatzea gomendatu dugun».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!