Infantil mailako hiru eskubaloi taldeek dirua behar dute Aste Santuan Portugalen jokatzeko. Horregatik, 4.000 euroko balioa duen saski erraldoi bat zozketatzeko errifak saltzen ari dira; 2 eurotan, 2 zenbaki. Txartelak salgai daude Kaixo dendan, Oski kafetegian, Ilargi eta Zintzarri tabernetan, eta Miguel Lujanbiok eta klubeko kideek ere salduko dituzte.