Beste behin ere, urak hartu zituen asteazkenean, Landare eta Zubipeko zelaiak.
Errugbi elkarteak jakinarazi du Landareko bi zelaiak ezin erabili gelditu direla. «Asteazkenean pasa zen peritua, eta oraindik ez dakigu noiz hasiko diren txukuntze, garbitze eta konpontze lanekin».
CD Hernanik, berriz, atzo bertan egin zuen garbiketa lanetan hasteko deialdia, eta gaur ere, 10:00etan jarri dute zita. Boluntarioak eskatu dituzte. «Denen laguntza izango da eskertzekoa! Animatu zaitezte!», azaldu dute.