Fotomatoia, mintzodromoa, hiru zine saio eta gehiago, astebetez

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 25a, 01:00

Herriko ikastetxe, euskaltegi, euskara elkarte, boluntario eta Udalak bat egin dute aurten ere Euskara ari du ekimenarekin, Euskeraren Egu­naren bueltan hainbat ekitaldi antolatzeko.
Atzo aurkeztu zituzten azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartean egingo diren ekintza eta ekitaldiak. Bertan, nabarmendu zuten «jende ugaria eta anitza» dagoela Hernanin, «urte osoan euskeraren alde lan egiten duena, eta Euskeraren Egunaren harira prestatutako egitaraua osa­tzen aritu dena».

Euskaldun ‘berriei’ aitortza
Aurtengoan, euskaldun ‘be­rriei’ eskerrak emateko ekitaldi batekin emango zaio hasiera asteari, «beraiei esker euskalduntzen ari garelako herria». Era berean, euskaldun zaharrei orain arte emandako laguntza ematen segitzeko deia egin zaie. 

 

EGITARAUA
 

Azaroak 28: Hasiera ekitaldia 12:30etan udaletxeko arkupetan. Eus­kaldun ‘berriei’ aitortza. Egun osoan zehar, fotomatoia arkupetan, euskera ikasi duen lagun batekin argazkia ateratzeko.

Azaroak 29: Euskal Harriaren ABDak filma, 19:00etan Biterin. Beldur, zien­tzia fikzio eta fantasiazko filma, 26 laburrekin osatua, Euskal Herriko 26 zuzendarik elkarlanean egina.

Azaroak 30: Erakusketa gidatua 19:00etan Biterin, Pello Zubiria, Ixiar Pagoaga eta Agustin Ezpondaren eskutik. Argia aldizkariak prestatutako Trantsizioak erakusketa Hernanira ekarria. Ondoren, ikusgai egongo da abenduaren 2ra arte.

Abenduak 1: Gure Sor Lekuaren bila dokumentala, 19:00etan Biterin. Ondoren, Gure Sor Lekua dokumental originala, 1956an Hazparnen estreinatutako euskarazko dokumentala, Xare/Hertz laukotearen zuzeneko musikak lagunduta.

Abenduak 2: Mintzodromoa Biterin, 10:00-11:00 eta 18:00-19:00.

Abenduak 3: Euskeraren Eguna. Irakurraldiak egingo dira Zumitza, Deportibo, Garin eta Caserio tabernetan, 18:30etatik aurrera, herriko musikarien laguntzarekin.

Abenduak 4: ikasleek antolatutako ikuskizunak Kaxkoan, 10:00etatik 12:00etara. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Burbunak eta Etsayak dokumentala Biterin, eta asteari amaiera emateko ekitaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!