Bihar eta etzi kontzentratzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 25a, 01:00

Larunbata hezkuntza arloko mobilizazio nazionalerako eguna izango da, eta Donostian kalejira egingo da Euskal Herrian hezkuntza sistema propio bat aldarrikatu eta LOMCEri ezetz esateko. Horren harira, kon­tzentrazioak egingo dira bihar eta etzi 08:30etan Joseba Barandiaran plazan, eta Herri Eskolako irakasleek bertaratzeko deia luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!