Larunbaterako deia

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 25a, 01:00

Azaroaren 28a hezkuntza arloko mobilizazio egun na­zionala izango da. Gipuzkoan, kalejira antolatu da Donos­tiako Bulebarretik abiatuta, Guk, orain, hemen, gure hez­kun­tza eraiki lelopean, eta Her­naniko Hezkuntza Plata­formak dei egin du Bretxako sarreran elkartzeko 16:45etan, globoak banatu eta elkarrekin abiatzeko. Arropa koloretsuak eramatea gomendatu dute.

«Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propioa nahi dugu»
Larunbateko kalejirara joateko deia luzatzearekin batera, herriko ikastetxe guztietan gaia lantzen ari dira hainbat ekintzaren bitartez.
Horrez gain, atxikimenduak biltzeko kanpaina jarri dute martxan; ikastetxeetan lortu daiteke mobilizazioaren alde egiteko izenemate orria, eta bestela, hezkuntzapla­taformentopagunea.blogspot.com webgunean.
Hernaniko Elizatxo, IES Hernani BHI, Haurreskola, Txirrita, Langile eta Urumea ikastetxeek eta Udalak egin dute bat mo­bi­lizazioarekin. «Guk Euskal Herriko Hez­kuntza Sistema propioa nahi dugu, eta honen inguruko erabakiak guk geuk hartu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!