Barrikotea, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 8a, 01:00

Ereñotzuko Ur Mia elkarteak urteroko barrikotea antolatu du. Larunbatea izango da, gaueko 20:30etan hasita. Joan nahi dutenek, izena eman behar dute eta horretarako aukera dago Ur Mian bertan eta Irrintzi tabernan. Afaritarako prezioa, 25 eurokoa da. Menua, berriz, honakoa izango da: bakailua eta karrillerak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!