Moreek 0-1 galdu zuten hernaniarren aurkako derbia. Nahiz eta bisitariek baino partidu txukunagoa egin, ez zuten aukerak aprobetxatzen asmatu. Bigarren zatian, hernaniarren kontraeraso azkar batean iritsi zen partiduko gola. Etxekoek ez zuten amore eman, baina ez zen nahikoa izan.