Mikel Markez eta Aire ahizpen emanaldia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 25a, 01:00

Ezaguna da Mikel Markez kantautoreak Iparraldearekin duen harremana. Eta oraingo honetan, Aire ahizpekin osatutako elkarlan paregabea ekarriko du Astigarragara. Gainera, entzulearengana erraz iristen den erreper­torioa aurkeztuko dute.
Emanaldia larunbatean izango da, iluntzeko 20:00e­tatik aurrera, kultur etxean.
Sarrerak dagoeneko salgai daude. Kultur etxean erosi litezke edo internetez: www.astigarraga.eus. Egunean bertan, ordubete lehenago ere izango da aukera kultur etxean. Sarrera bakoitzaren prezioa, 6 euro­koa da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!