Harrera elkartea aurkeztuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 25a, 01:00

Harrera elkartea aurkeztu­ko dute gaur Astigarragan. Arratsaldeko 19:30etan izan­go da kultur etxean eta he­rri­tar guztiei luzatu diete gonbidapena.
Harrera elkartea 2012ko udaran jarri zen abian. Eus­kal Herrian gatazka politi­koa­ren ondorioz izandako preso eta erbesteratu ohiei lagun­tzea du helburu. Hain zuzen, egungo gizartean mo­du era­ginkor eta duinean be­rre­gokitzen lagundu nahi die.
«Zure iritzia eta laguntza garrantzitsuak dira guretzat, eta horregatik, aurkezpen ho­netan parte hartzera gonbida­tzen zaitugu», gaineratu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!