Eraildako emakume bakoitzagatik haur patuko bat jartzeko deia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 25a, 01:00

Azaroak 25, Emakumeen­ganako Indarkeriaren Aur­ka­­ko Eguna da gaur eta Hari­tuz elkarteak deituta, ekitaldia izango da 17:00e­tan, Foru plazan. Biolentzia matxistak eraildako emaku­me bakoi­tza­gatik, haur patuko bat jarriko da, sinbolikoki. He­rrita­rrei parte hartzeko dei egiten diete eta kandela bana eramateko. Minutu bateko isilunea ere egingo da.
Ondoren, 17:30etan, hi­tzal­dia izango da udaletxeko Ple­no Aretoan: Emakumeen­ga­nako indarkeria eusten duen patriarkatuaren oina­rri­ak.

Kontzentrazioa, eguerdian
Udalak deituta, kontzentra­zioa egingo da 12:00etan Foru plazan. Herritarrei dei egiten diete bertaratzeko.
Tailerrak Gazte Lekuan eta herri eskolan
Ostiralean, Astigarragako he­rri eskolako 5garren mailako ikasleentzat taile­rra izango da. Maia Ansak emango du: Koedukazioa, indarkeriaren prebentzioa eta kirola.
Gazte Lokalean ere tailerra antolatu dute larunbatean (16:30). Brotxeak egingo dituzte, mezuak zabalduz.

«Denon erantzuna behar da; arazoa denona da»
Harituz elkarteak nabar­men­­du du urtero egiten dire­la elkarretaratzea eta alda­rri­ka­pen berdinak, baina egoe­ra ez dela aldatzen eta gizonen eskuetan hiltzen jarraitzen dutela emaku­meek: «1995etik 1.378 ema­ku­me erail dituzte eta aurten dagoeneko 55 bik­ti­ma ditu­gu; 8 aurreko asteko­ak. Ema­ku­meen­gana­ko in­dar­keria giza eskubideen urra­keta larria da, eta bizi dugun generoen arteko desberdin­ta­su­na­ren adierazle da. Gi­zar­­tea­ren pentsaeran eta pa­ra­­dig­man aldaketa beha­rrez­­koa da. Horretarako, eran­tzun glo­ba­la beharrez­koa da, eta per­tso­na guztiok parte hartzea, diskrimina­zioa­re­kin eta ema­kumeen­ganako indar­keria­re­kin bu­katzeko; arazoa denona baita». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!