Zarzuela eta txistu doinuak, zaindariaren omenez

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 25a, 01:00

Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna izan zen igandean eta herriko musi­kariek kontzertu bereziak eskaini dituzte asteburuan, haren omenez. 
Aiztondo abesbatzak ha­mai­ka zarzuelatatik barrena­ko antologia eskaini zuen larunbatean, elizan. Abes­batzako kideez gain, beste hainbat musikarik eta bar­karlarik ere hartu zuten parte.
Igandean, berriz, herriko txistularien txanda izan zen. Txirriskla taldeko, ikastolako eta musika eskolako txistu­lariek herriko txokoak girotu zituzten. Eguerdi partean ibili ziren bazkalordura arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!