Piano inprobisaketaz gozatzeko aukera izango da ostiralean, Musika Eskolan. Josetxo Fernandez de Ortegaren eskutik izango da, 19:15etan hasita, doan.
Charley Bowersen Bricolo pertsonaiaren film motzen zikloa ekarriko du Astigarragara: Now you tell one (1926), He done his best (1926) eta Many a slip (1927).
Bricolo, teknologia sinesgaitzenarekin liluratuta, asmakizun inposibleenak asmatzeko beti prest dagoen tipo bat da, eguneroko zailtasunak saihesteko asmoz.